XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IT-01 kalitatea oso doitasun handiko eraikuntzari dagokio, ondoren kalitatea IT-18 kalitate apaleneraino iritsi arte jaisten doalarik.

Kalitate hauen aplikazioa ondoko taulan erakusten da: IT-01-IT5. Kontrol-txantiloien eraikuntzan eta zehaztasun handiko eraikuntzan.

IT-6-IT7. Lantegi arruntetan lor daitezke, doitasuneko mekanizazio eta akabaketan.

IT-8-IT11. Txirbil-harroketazko makina erreminten akabera arruntetan.

IT-11-IT16. Eraikuntzalan zakarretan, forja, ijezketa, eta abarretan.

3.2. Perdoi-tartearen anplitudea Lehentxeago esan dugunez, kalitate handiagoari perdoi-tarte txikiagoa dagokio, eta horrela ezarritako neurria lortzeko zailtasun handiagoak izango ditugu.

Bestalde, 50 mikrako perdoia lortzea errazagoa izango da 8 mm-ko neurrian 400 mm-koan baino.

Hau honela izanik, perdoi-tartearen anplitudea ondoko hauen araberakoa izango da: - Perdoi-kalitatearen araberakoa - Piezaren neurrien araberakoa.

1. taulan, mekanikan gehien erabiltzen diren kalitateentzako perdoi-tarteen anplitudeak ematen dira: IT kalitatea / perdoia i perdoi-unitateari dagokiona, piezaren neurriaren funtzioan ebazten da, ondoko formula enpiriko honen bidez: .